Zumarraga-Urretxuko eskolarteko 22.Bertsopaper Lehiaketako sariak banatu zituzten ostiralean.Zumarragako eta Urretxuko ikastetxeetako haurrek hartu dute parte,eta lehiaketa hiru mailatan banatu dute.
Txikienen mailanLehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako haurrek hartu dute parte, etaDagoeneko ez naiz hain txikia gaiaren inguruan egin behar izandituzte bi bertso edo lau kopla. DBH-ko 1. eta 2. mailetako haurrekAmonak istorio ederrak kontatzen dizkigu gaiaren inguruan bi bertsoegin behar izan dituzte, eta DBH-ko 3. eta 4. mailetako ikasleek gailibrea izan dute, gutxienez hiru eta gehienez bost bertso egiteko.
Guztira 251 lan aurkeztu dituzte: 202 A mailan, 47 B mailaneta 2 D mailan. Epaimahaia Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolako kideekosatu dute.
Sarituak
A eta B mailetan hirusari nagusiak banatzeaz gain aipamen berezi ugari ere eman dituzte.
A maila:
- Julen Azpeitia Erauskin
- Leire Akizu Bidegain
- Adrian Ibarzabal Azpiazu
Aipamen bereziak: Mirari Arratibel Salaberriak, Uxue Millet Oiarzabalek, Telmo Igartua Garmendiak, Nekane Martin Mendiak, Mattin Aranburu Guridik, Xabier Gastañares Inzak, Eneko Garate Crespok, Xiaodi Yangek eta Maddi Ferrero Osinaldek jaso dituzte.
B maila:
- Maialen Akizu Bidegain
- Jon Mendizabal Aranburu
- Beñat Torres Lete
Aipamen bereziak: Mikel Iturriotz Etxanizek, Iker Azpeitia Erauskinek, Andoni Imaz Pozuetak, Jone Alberdi Ballinak, Nerea Perez Lopezek eta Miriam Inza Pascualek jaso dituzte.
D maila: bi lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta epaimahaiak maila berean saritu ditu biak, maila altukoak izaki.
- Ane Agirre Imaz
- Amaia Iturriotz Etxaniz
Saridun guztiek liburu, disko eta material didaktikozosaturiko material sorta bana jaso zuten; irabazleek txapela eta Dmailako saridunek diru saria ere bai.