Zumarraga eta Urretxuko gaztetxeansortu zen Kkinzona produkxions taldea. Orain arte egindako zenbaitlan ezagunak dira gure artean. Azkena Martxoan Bertsoa ekimenaaurkezteko egindako film laburra: ‘James Jon Ez doktorearen aurka’.
Orain erregistroz aldatu eta westerngiroko lan bat prestatzen ari dira. Hasiak dira grabaketa lanetan. Igande goizean 41 pertsonako taldea osatuta, Azpeitiko Trenaren Museorajoan ziren eraso bat grabatzera. Garai hartako tren bat alokatuazuten, eszenari errealismo gehiago emateko. Hiru ordu pasatxoangrabaketa lanak egin eta gero, ondo egindako lanaren ordainetanbazkaria izan zuten ondoren Gaztelekun.