Aurten inoiz baino parte-hartzailegehiago izango ditu txapelketak, 56 guztira, eta jatorri askotakoakgainera. Euskal Herrikoak Itsasondotik, Beasaindik, Zaldibiatik,Legazpitik, Altsasutik, Elorriotik, Añorgatik etaIkaztegietatik etorritako lehiakideak izango dira. Baina bikolonbiar, alemaniar bat, argentinar bat eta kubatar bat ere izangodira.
Txapeldun ukrainarra
Txapelketaren hamargarrenurteurrena dela-eta ekimen berezia antolatu nahi izan dutearduradunek. Ruslan Ponomariov ukraniarra Urretxura etorriko da,itsuka aldi berean iazko txapelketako zortzi onenen aurka partidakjokatzera. Ponomariov, munduko xake txapelduna izandakoa da.
Urtarrilaren 25ean, igandearekin, izango da PonomariovUrretxun, 12:00etan, Amstelek Eire tabernaren parean jarriko duenkarpan. Txapelketa Internetetik ere jarraitu daiteke,www.eiretaberna.com helbidean.