Koadrilen arteko herri kirolak izangodira bihar seigarren urtez. Aurten hiru koadrilek hartuko dute parte.’Pueyo Garraioak’, 30 urtez beherakoak; ‘Krak’, 30 eta 40 urteartekoak eta ‘Cafes Aitona’ 40 urtetik gorakoak. Talde bakoitza 12lagunez osatuta egongo da, aurten bi emakumek ere parte hartukodutelarik.
Hauek dira taldekideek gainditu beharreko probak:
1.Orga jokua
2.Harrijasotzea
3.Ingudea
4.Trontza (emakumeak)
5.Lokots biltzea
6.Txinga eramatea
7.Fardo botatzea
8.Aizkora
9.Sokatira
Herri kirol saioa, pasa denurteetan bezala Urretxuko Gernikako Arbola plazan egingo da,arratsaldeko 17:30ean hasita.