Zumarraga eta Urretxuko udalekelkarlanean antolatu dute beste behin, ‘Liburuak plazara’ programa.Programa honen bi helburu ditu. Batetik, Haur Liburuen eta LiburuarenNazioarteko Egunak ospatzea. Bestetik herritarren artean irakurketaohiturak sustatzea.
Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna
Programari ostegun honetan, HaurLiburuen Nazioarteko Egunarekin emango diote hasiera. Maite Frankoipuin kontalaria izango da Zumarragako Liburutegian arratsaldeko18:00etatik aurrera. Ipuin kontaketara joateko beharrezkoa izango dagonbidapena eskuratzea. Gonbidapenak eskuragarri daude dagoenekoliburutegian bertan.
Gainera, ostiralean, hilak 3, liburutegia kalera aterakodute. Hartara, aldizkariak, ipuinak, liburuak etab. irakurtzekoaukera izango da Areizaga-Kalebarrenen. Mahaiak ere jarriko dituzte,nahi duenak etxetik liburuak eraman eta hauek saldu edo trukatuditzan.
Liburuaren Nazioarteko Eguna
Programak Liburuaren NazioartekoEgunean izango du jarraipena, apirilaren 23an. Egun honetan ere MaiteFranco ipuin kontalariaren bigarren saioa izango da 4 eta 6 urtebitarteko haurrentzat. Hurrengo egunean, apirilaren 24an Liburu Azokaizango da Areizaga-Kalebarrenen. Mahai batzuk prestatuko dira nahiduenari bere liburuak saldu edo trukatzeko aukera emango zaiolarik.