Merkantzia tren bat trenbidetik atera da Zumarragako geltokian
Donostirako norabidea zeraman merkantzia trena trenbidetik atera da Zumarragako geltokian. Istripuak ezbehar pertsonalik eragin ez badu ere, tren zerbitzua erabili behar zuten bidaiariei arazoak sortu dizkie.Merkantzia trenaren bagoietako bat puskatu egin da eta barruan zeramatzan automoziorako osagaiak bistan gelditu dira. Bagoiak trenbide bat oztopatzen du eta Zumarragako geltokiko tren zerbitzua gelditu egin behar izan du Renfek, erabiltzaileentzako autobus zerbitzuak jarri ditu.Geltokiko arduradunek ez dute istripuaren arrazoiei buruzko azalpenik eman, ezta xehetasun gehiago eman nahi izan ere.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide