Bihar, larunbata, Gi-631Urretxu-Azkoitia errepidea itxi egingo dute, Urretxuko udalbarrutian, Aizpurutxoko harrobiaren inguruan. Mendi hegal bategonkortzeko obrak direla eta itxiko dute bigarrengoz (pasa denasteburuan ere itxita egon baitzen) errepidea.
Lan hauen ondorioz, EuskoTren autobuskonpainiak Zumarraga-Zumaia lineako autobusen ibilbidea aldatukoduela jakitera eman du.
- Zumarraga-Zumaia:
Zumarragatik Zumaiara doazen autobusek,Ospitalean hasiko dute zerbitzua ohi bezala. Ondoko ibilbideajarraituko dute gero: RENFEko geltokia, Elizkale / eliza, Deskargakogaina, Bergara, Elgoibar (Bergara eta Elgoibar artekoa autopistaz)eta Azkarateko gaina, Azkoitira iristeko. Hortik aurrera, autobusekohiko ibilbidea jarraituko dute.
Aldaketa hauek, goizeko 08:00etatikarratsaldeko 18:00ak arte egongo dira indarrean eta hortaz, geralekuhauek zerbitzurik gabe izango dira tarte horretan: Etxeberri(Zumarraga), Agiñeta (Urretxu), Aizpurutxu (Azkoitia) etaOlatxaga (Azkoitia).
- Zumaia-Zumarraga:
EuskoTreneko autobusek ohiko ibilbideaegingo dute Azkoitiko Altzibarko geralekuraino. Bertan Azkarate gainahartuta Elgoibar aldera egingo dute, autopistaz Bergarara etabertatik Zumarragaraino.
Goizeko 08:00etatik 18:00etara geralekuhauetan ez da zerbitzurik izango: Afora (Azkoitia), Olotxaga(Azkoitia), Aizpurutxu (Azkoitia) eta Agiñeta (Urretxu).
Edozein argibidetarako 902 543210telefonotara deitu edo www.euskotren.es web orria bisitatu daiteke.