
Urretxuko Gernikako Arbola plazanzegoen egina hitzordua, arratsaldeko 17:30ean. Laugarren urtez,Zumarraga eta Urretxuko Herri Kirola taldeak antolatuta koadrilenarteko herri kirol jokoak izan ziren. Aurten hiru koadrilek hartudute parte. ‘Pueyo Garraioak’, 30 urtez beherakoak; ‘Krak’, 30 eta 40urte artekoak eta ‘Cafes Aitona’ 40 urtetik gorakoak. Talde bakoitza12 lagunez osatuta zegoen eta aurten bi emakumek ere parte hartudute.
Behin lanak amaituta, talde beteranoenaizan zen garaile. Cafes Aitonak 19 puntu eskuratu zituen, Kraktaldeak jarraituta, 17 lortu zituen honek eta azkenik, PueioGarraioak 12 punturekin.
Orga jokua, harri jasotzea, ingudea,trontza (emakumeak), lokots biltzea, txinga eramatea, fardo botatzea,aizkora eta sokatiran aritu ziren partaideak. Giroa apartekoa izanzer eta antolatzaileak balorazio guztiz positiboa egin dute.