Caisse d´Epargneko Luis Leon Sanchezek irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren aurreneko etapa. Goierri osoa eta inguruko hainbat herri zeharkatu ondoren, azken metroetako esprint bizian erabaki zen lasterketa. Euskalteleko Samuel Sanchez eta Quick Stepeko Jerome Pineau sartu ziren bere atzetik. Egunak beste protagonista batzuk ere izan zituen ordea, ehun kilometrotik gorako ihesaldia egin zuten lau gizonek, tartean Contentpolis-Ampoko Gorka Izagirre ormaiztegiarra zela.
Urteko kirol ekitaldi garrantzitsuenetako baten testigu izan da Ataun, eta merezi duen ongietorria egin dio Euskal Herriko Itzuliaren aurreneko etapari. Goizetik hasita jendetza bildu zen plaza inguruan lasterketaren irteera ikusteko. Eguerdiko 13:38an abiatu zen tropela Lazkaora bidean, atzera Ataunera itzuli eta Urkillagako bidea hartzeko.
Sailkapena:
1. Luis León Sánchez (ESP) – Caisse d’Epargne – 3h.28.43
2. Samuel Sánchez (ESP) Euskaltel-Euskadi – (denbora berdina)
3. Jérôme Pineau (FRA) Quick Step – (denbora berdina)
4. Christian Knees (ALE) Milram – (denbora berdina)
5. Alexandr Kolobnev (RUS) Saxo Bank – (denbora berdina)
6. Joaquín Rodríguez (ESP) Caisse D’Epargne – (denbora berdina)
7. Michael Rogers (AUS) COLUMBIA – (denbora berdina)
8. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas – (denbora berdina)
9. Dries Devenyns (BEL) Quick Step – (denbora berdina)
10. Cadel Evans (AUS) Silence – (denbora berdina)
Gaur, 165 kilometro eta 6 mendate dituen Euskal Herriko itzuliko bigarren etapa egingo da: Ataun – Villatuerta.
Irakurri albistea osorik Goierriko Hitzan hemen klik eginda.