
Ikerne Badiola Euskara zinegotziak (EA)2009-2012 lau urterako Euskara Biziberritzeko Planaren (EBPN) berrieman zuen azkenengo Zumarragako Udalbatzaren osoko bilkuran. PPkoValeriano Martinezek izan ezik guztiek plan berriaren aldeko botuaeman zuten. Martinez abstenitu egin zen.
Aurreko EBPNren epeaamaituta, berria martxan jartzeko lehenengo urratsa egin du Udalakplan berria onartuta. Badiolaren arabera planak hamar ildo nagusiditu: familia transmisioa, euskalduntze prestakuntza, irakaskuntza,administrazioa, lan mundua, aisialdia, kirola, kulturgintza,komunikabideak eta teknologia berriak. Alderdi guztiak, PP salbu,planarekin bat etorri ziren.
Diru laguntzak eta GI-631
Udaleko sail desberdinetatik bideratzen diren diru laguntzakemateko «irizpide berdinak» erabili ahal izatekodokumentu bat onartu zuten herenegungo osoko bilkuran, aho batez.Oinarri bateratu horiek udalaren ondoko sailak hartuko dituzte:Euskara eta Hezkuntza, Kultura, Kirolak, Gizarte Zerbitzuak,Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Nekazaritza.
Serranoalkateak, amaitzeko, Zumarragatik Azkoitira doan Gi-631 errepideareninguruan, herritarrekin proiektua diseinatzeko prozesuparte-hartzailea zabalduko dutela esan zuen. Gipuzkoako Aldundiak etaMondragon Unibertsitateak gidatuko dute prozesua, eta 50 lagunekhartuko dute parte, 14 zumarragarrak.