Ostadar Mendi Taldeak Araba etaGipuzkoa artean kokaturiko Aizkorri Mendian ibilaldi ederra antolatudu igande honetarako. Goizean Araiara iritsi eta Iturriotz etaAzkosaroirantz jarraituko dute mendizaleek. Bertatik Aratz mendira(1.442 m) igo eta Azkosaroira jaitsiko dira berriz. Handik irten etaPeazulueta leporantz abiatzea da asmoa, Erdi Aroko galtzadan barrenaAskiola (1.238m) gainera igotzeko. Azkenik Perusaroi lepora heldukodira. Bertan 1949an Enara Kirol Elkarteak eraikitako aterpea dago etaberaien laguntzari esker bertan askari eder batez gozatzeko aukeraizango da.
Askiolara iritsi baino lehen, nahiduten mendizaleek, “Arabarren bidetik” Aikorrira igotzeko aukeraizango dute, handik berriz Perusaroira jaitsiko direlarik.Behinaskaria amaituta, Urbiara jarraituko dute eta Arantzazun amaituko daibilaldia.
Zailtasun larririk gabeko ibilbidea,bost ordu eta erdian bete daitekeena. Irteera igandean bertan izangoda, Zumarragako Parrokiatik goizeko 7:30ean. Izena, ohi bezalaelkartearen egoitzan eman daiteke -Zumarragako Zelai Arizti KulturEtxean, 2. solairuan-, ostegunean eta ostiralean arratsaldeko8:00etatik 9:00etara, baita ondoko telefono zenbakian -943723385- edoostadar@ostadar.org helbide elektronikoan mezu bat utzita(garrantzitsua da kontaktu telefono bat uztea).
Jakin beharrekoak:
- Ibilbidea: Araia – Iturriotz – Azkosaroi – Aratzarte lepoa – Aratz (1.442 m) – Azkosaroi – Peazulueta lepoa (galtzada) – Askiola (1.238 m) – Perusaroi lepoa (aterpea) – Urbia – Arantzazu.
- Irteera eguna: apirilak 19; igandea.
- Irteera ordua: goizeko 7:30ean.
- Non: Zumarragako elizan.
- Iraupena: 5 ordu eta erdi.