Euskal presoak sakabanatzeko politikamartxan jarri zutenetik 20 urte beteko dira apirilaren 19an. EuskalHerrian barrena bira bat burutuko dute dispertsioa salatu eta ahalden toki gehienetara eramateko. Bira horrekin, dispertsioa salatzeazgain, presoei batasuna eta elkartasuna adierazi eta hil direnakgogoratu nahi dituzte.
Herrialde bakoitzetik senitartekoenfurgoneta bana aterako da, eta eskualde bakoitzean ekimenak izangodira. Zumarraga eta Urretxun gaur arratsaldean izango diradispertsioa salatzeko hainbat ekintza. Legazpitik iritsiko da bira Urretxuko Pagoeta auzora 20:00ak inguruan. Harrera eta manifestazioa egingo dituzte. 20:30ean Areizaga-Kalebarren plazan ekitaldia egingo dute. Pintxoak, txalaparta eta trikitilariak izango dira, besteak beste.