Zumarragako Jasokundeko Amarenparrokiko kutxa gotorra lapurtu zuten ezezagun batzuk astelehenetikasteartera bitarteko gauena. Luis Mari Segurola parrokoak azalduduenez, diru dezente zegoen kutxan, Aste Santuko meza guztietanbildutako diru guztia baitzegoen gordeta bertan.
Ostegun Santuko meza berezia izan zelaazaldu du parrokoak. Elizbarrutiak bultzatuta, Eritrea eta Etiopianaurrera eramateko bi proiektuetarako diru-bilketa egin baitzenorduan. Horrekin batera, Zumarragakoa, Gipuzkoa mailan dohaintzagehien egiten duen parrokia dela azaldu du Segurolak.
Kutxa Eitzagan
Lapurrak, parrokiako ate nagusikosarraila behartuta sartu ziren barrura. Behin barruan zeudela,sakristiako atea ere behartu zuten. Kutxa gotorra egurrezko armairubatean sartuta zegoen. Handik kutxa atera eta eraman zuten dirua.Parrokiatik esan dutenez, ez dute ezer gehiago eraman bertatik.
Kutxa berriz, astearte gauean Eitzagaauzoko belardi batean botata agertu zen. Giltza batzuk etabesteengandik banatuta zegoen diru kantitate txiki bat zituenbarruan.