Baltasar Garzon Espainiako AuzitegiNazionaleko epaileak atzo eman zuen jakitera autoa. Auzipetu dituenguztiak Batasuna, EHAK eta ANV-EAE alderdi politikoetako ordezkariakdira. Seguran 2007ko urrian egindako polizi operazioa ETAko kidedirela leporatuz gauzatu du Garzonek, gaur kaleratutako 522orrialdeko autoaren bitartez.
Batasuna legez kanpo utzi ondoren, EHAKeta ANV alderdiak (biak gaur egun legez kanporatuak) «erabili»egin zituela dio autoak, «ETAk diseinatutako delitu ekinbideasegitzeko». Batasunaren Mahai Nazional berria eratzea egoztendiete.
Deklarazio hartzeak, apirilaren 13tikaurrera
Garzonek auzipetu dituen 44 pertsonakapirilaren 13tik 20ra bitartean pasatuko dira Espainiako AuzitegiNazionaletik, deklarazioa hartzeko.
Egun, Aranjuezeko espetxean dago PeioGalvez, pasa den otsailean urtea bete zen, preso hartu zutenetik. Galvez, EHAK-ko prentsa arduraduna zen.