Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Matteo Garrone.
- Gidoilariak: Maurizio Braucci, Ugo Chiti, Gianni Di Gregorio, Matteo Garrone, Massimo Gaudioso eta Roberto Saviano; Roberto Savianoren “Gomorra” eleberrian oinarrituta.
- Antzezleak: Toni Servillo, Gianfelice Imparato, Maria Nazionale, Salvatore Cantalupo, Gigio Morra, Salvatore Abruzzese, Marco Macor, Ciro Petrone.
- Herrialdea: Italia.
- Urtea: 2008.
- Iraupena: 135 min.
Filmari buruz
Joan den urteko fenomenoetako bat izanda Gomorra. Lehenbizi liburuak izan zuen berebiziko oihartzuna etaazkenik Roberto Saviano idazlea hiltzearekin mehatxatu zuelakoNapoliko Camorrak liburuagatik. Ondoren Matteo Garronerenzuzendaritzapean liburuaren konplementu den moldaketa bat egin zeneta hau ere arrakasta itzelarekin, Cannesko Epaimahaiaren SariBerezia eta urteko film onenaren Europar Zinemagintzaren saria jasozituelako besteak beste.
Filmak bere izenaren esanahi biblikoarijustizia egiten dio, Napoliko auzo pobreetako irudikapen zehatzadelako. Droga trafikoa, hilketak, indarkeria eta prostituzioa ez dirakasu honetan salaketaren jomuga, guzti hori biltzen duen testuinguruabaizik, hori baita filmak tratatzen duena, mafiaren maila baxuenetangertatzen denaren testigantza leiala.
Napoli hiria inguratzen duen auzoetakobatean kokatzen da istorioa lehen esan bezala, paretetako pintura etakarea harrotuta duten etxeen artean dabiltza hara eta hona filmekopertsonaiak: Camorragatik diru apur bat lortzeko bandaren bateansartzea beste irtenbiderik ez duen gaztetxo bat, Al PacinorenScarface filman daudeneko jokoa daramaten bi nerabe, organizazioko“ordaintzaile” bat, mafia bezero duen jostun bat eta zabortoxikoa segurtasun neurririk gabe desagertarazteaz arduratzen densare nahasi bat. Garroneren asmoa pertsonaien ikuspuntuapantailaratzea da, hain irteera zaila duen mundu horretan sartzendirenen egiazko motibazioa zein den jakiteko.
Jakin beharrekoak
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15