Goizeko 10:00etan eman zitzaion atzohasiera Gernikako Arbola plazan Urretxuko IV. Lore eta Landareazokari. Eguna lainotuta esnatu zen eta euria gogotik egin zuen, loreeta landareez hornitutako udaberriko goiza izan behar zuena griskolorez jantziz. Dena den, asko izan ziren aterkia eskuan, aurtengoazokak eskaintzen zuena ikustera gerturatu zirenak.
Sei landare ekoizlek hartu dute parteaurtengo azokan: Nerea Soraluze eta Zumarragako Goilore loradendak,Berrobiko Eugeni Agirretxek, Ordiziko Iñaki Azanzak, AramakoAritz Urretabizkaiak eta Usurbilgo Aranburu Negutegiak. Hauetazgainera, lorezaintzako materialak ere izan ziren erakusgai etasalgai.
Gainera haur eta helduentzako tailerrakere izan ziren. Lore lehorrak nola egin, landareak nola landatu edotalore sortak edo zentroak nola egin ikasteko aukera izan zen. Horiguztia trikitilariek alaitutako giroan.
Lore eta landare azokan erosketak eginzituzten guztien artean boletoak banatu zituzten eta guztiek landareeta erraboilen (bulbo gaztelaniaz) zozketan parte hartu zuten. Hauekdira irabazle suertatu ziren zenbakiak:
813, 204, 24, 635, 203, 835, 983, 332,823, 586, 834, 591, 887, 234, 850 eta 869.