Urretxuko Euskal Jaiak aurten 50 urtebeteko dituela eta, dakizuen bezala hainbat dira dagoeneko egunberezi hori ospatzeko antolatzen ari diren ekintzak. Tartean,Urretxuko Udalak 50 urte hauetan zehar Euskal Jaian parte hartu dutenkarrozeroei deialdi egin die, egun berezi horretan parte hartzeko.Asteazken honetan amaituko da koadrilentzat izena emateko epea. IzenUrretxuko kultur etxean eman daiteke, bertara joanda edo 943 038088telefonora deituta.
Behin izena emateko epea amaituta,ostiralean, hilak 24 bilera berezia egingo da izen eman duten guztienartean egun horretarako dauden proposamenak aztertu eta eginbeharrekoak zehazteko. Bilera historikoa izango da dudarik gabe, bosthamarkada ezberdinetako karrozeroak eta koadrilak biltzea baitahelburua. Bilera Urretxuko Labeaga aretoan egingo da arratsaldeko19:30etik aurrera.
Gaiarekin lotuta albiste gehiago otamotz.eus-en: