
Debagoienetik Donostia aldera joan nahidutenentzat edo Goierritik Bilbo aldera doazenentzat Zumarragabidegurutzea da. Testuinguru horretan sortu zen Zumarragako Udaleangeltoki intermodalaren proiektua gauzatzeko ideia. 2006an aurkeztuzen lehen aldiz proiektua.
4,4 milioi euro
Geltoki intermodala eraikitzeko 4,4milioi euro beharko dira. Espainaiko Gobernuak, Eusko Jaurlaritzaketa Gipuzkoako Foru Aldundiak jada, diru laguntzak eman dizkiohorretarako Zumarragako Udalari.
Garraio jasangarria
Mikel Serrano Zumarragako alkateak esanduenez, geltoki intermodalaren proiektua garraio jasangarriarenaldeko apustu irmoa eta tinkoa da. Garraio publikoaren erabilerasustatzea baita, proiektuaren helburu nagusietako bat.
Gaur egun aparkaleku gisafuntzionatzen duen eremuan lur azpiko aparkalekua egingo dute. 200bat kotxerentzako lekua izango da bi solairutan banatuta. Bertakobizilagunentzako itxitako aparkalekuak ere egingo dituzte.Autobusentzako hiru edo lau geraleku ere egingo dira eta taxiengeltokiak ere bertan jarraituko du.