
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Lenny Abrahamson.
- Gidoilaria: Mark O’Halloran.
- Antzezleak: Pat Shortt, Anne-Marie Duff, Conor Ryan, Don Wycherley, Andrew Bennett, Michael Denis Conway, Tom Hickey, George Costigan.
- Herrialdea: Irlanda.
- Urtea: 2007.
- Iraupena: 85 min.
Filmari buruz
‘Adam & Paul’ filmarekin debutatuzuen Lenny Abrahamson zuzendari irlandarraren bigarren filma da hau.Bere lehen film hartan Dublinen heroinaren munduan murgilduta zeudenbi gizajoen erretratu gardena egiten zuen eta bere bigarren filmerakogaia erabat aldatu du.
‘Garage’ filmak Josieren historiakontatzen du, ia bezerorik ez duen gasolindegi batean lan egiten duengizon zintzo bezain inuzente baten bizipenak. Josie tipo bakarti,berexi eta barnerakoia da, bizitzaren aurrean optimista eta beremodura zoriontsua. Lenny Abrahamsonek pertsonai berezi honenbizipenak distantzia hartuz, errespetuz eta errukiz irudikatzen ditu:erakusten digun irudikapen minimalista, gehienetan plano finkoakerabiliz, pertsonaiaren munduaren txikitasunera bikain moldatzen da.Filma ez da kontakizun lineal mugatu bat, ez da hasiera, korapiloaeta amaiera duen narrazio bat, gertakari bakanen album baten antzgehiago du, pertsonai baten idiosinkrasia margotzeko balio duena.
Antzezpenari dagokionez esan, pertsonainagusiaren kasuan bikaina izateaz gainera, Josieren papera egitenduen Pat Shortt antzezle irlandarrak ez dituela bereinterpretaziorako pertsonaiaren gabeziak esplotatzen, horren ordezpertsonaiak egiten duen guztiari duintasun kutsua ematen dio, herrikoneskarekin hitz goxotan aritzen denean edo bere laguntzailegaztearekin duen erlazioan adibidez. Sari eta laudorio ugari jasodituen film hau, gurean ere gustura ikusi delakoan gaude.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15