Larreaga baserriko Aitor Lizarazu urretxuarrak Juan XXIII ikastetxean egin zituen ikasketak. 16 urterekin lanean hasi zen, zoruak lijatzen. Zazpi urte eman zituen lan horretan.
Orain Iberdrolarentzat aritzen den enpresa batean lan egiten du. Aspalditik korrika egitea du bere zaletasun handienetako bat. Donostiako maratoia 3 ordu, 3 minutu eta 50 segundotan egin zuen eta Behobia-Donostia bederatzi aldiz osatu du. Duela bederatzi urte, berriz, artzain txakurra erosi zuen. Ordutik erakustaldiak eskaintzen ditu.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Ez dakit. Ez nuen horretan pentsatzen.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Korrika egitea, mendira joatea, txakurrarekin ibiltzea eta familiarekin egotea.
Bizitzeko toki bat?
Mendia. Kalean baino askoz hobeto egoten da. Lasaiago bai, behintzat.
Zein txakur mota atsegin duzu?
Nik dudana: Border Collie. Hemengo arraza ere atsegin dut.
Egia al da txakurra gizakiaren lagunik onena dela?
Bai. Ordu asko ematen ditugu elkarrekin eta ez du sekula kale egiten.
Poliziei txakur deitzen zaie.
Txakur mota asko daude. Batzuk arriskutsuak dira eta horiek badute polizien antza.
Lasterketa bat?
Behobia-Donostia, giro oso ona egoten baita ibilbide guztian. Gasteizkoa, berriz, oso hotza iruditu zitzaidan.
Zein da zure ametsetako lasterketa?
New Yorkeko maratoia oso gustura egingo nuke.
Korrikalari bat?
Lehen, Diego Garcia.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Biak. Aukera pixka bat egon behar da…
Egindako azken oparia?
Lore sorta bat.
Eta jasotakoa?
Poltsa bat.
Data bat?
Ezkontza eguna: irailak 18.
Neska eta mutil izen bana?
Araitz eta Aizpea, alabenak, eta Mikel.
Eta txakur izen bat?
Nireenak: Xerpa eta Ekin.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Gara irakurtzen dut gehien, baina besteak ere begiratzen ditut.
Gustuko telebista saioa?
Ez dut telebista asko ikusten, baina txakur hezitzailearen saioa ahal dudan guztietan ikusten dut.
Bereziki gorroto duzuna?
Gran Hermano eta antzekoak.
Liburu bat?
Ez dut liburu asko irakurri. Ez dut astirik eta ezta gogorik ere.
Pelikula bat?
Braveheart.
Soinu bat?
Trikitixarena.
Usain bat?
Arrosarena.
Janari bat?
Gazta.
Ura ala…
Kalimotxoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.