Aurten, beste behin ere, irrati eta telebistan esan eta esan ari dira aurtengo udaberria oso gogorra izango dela polenari alergia dioten pertsonentzat.
Albiste honen ondotik, aurten alergiaren kontrako txerto berri bat atera dela esan dute, gainera injekzioa izan ordez pilula moduan. Beraz, alergiko guztiak beren medikuarengana joateko gomendioa egin dute arazo hau konpontzeko. Egia da aurtengo otsailean graminearen polenaren aurkako pilula merkaturatu dutela, baina ez da hain magikoa. Lehenik eta behin graminearekiko alergia baieztatu behar da eta beste aldetik pilula egunero hartu behar da hiru urte osoz, eragina egin dezan. Helburua, gainera, ez da alergia erabat saihestea, izan ere alergiaren ondorio gogor eta kaltegarriak dituztenentzat diseinatua baitago. Beraz, erreakzioa gutxitzea da helburua. Esan dezakegu antihistaminikoekin beren sintomak kontrolatzen dituztenei eta graminearen polenari aparteko beste alergia bat dutenei ez diela merezi pilula hau hartzea.
Miren Arrieta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide