Asteazken arratsaldean Zumarragakoparrokiara joatea besterik ez dago horren lekuko izateko. Bertan,Caritaseko kideek janaria eta arropa ematen diete premia dutenbizilagunei. Lucia Quesada arduradunarekin hitz egin dugu bertanegiten den lanaz.
Caritasen zeregin nagusia beharradutenei harrera egitea dela dio. “Etortzen diren guztiak hartzenditugu. Iaz 267 familia hartu genituen. Batzuk kide bakarrekoak dira,baina beste batzuetan lau edo sei seme-alaba dituzte. Asteazkenero 12bat familia etortzen dira: herrikoak, ijitoak, marokoarrak,errumaniarrak, aljeriarrak…”.
Ordutegia 18.00etatik 19.30era da,baina Caritasekoak 20.30ak aldera arte parrokian izaten dira askotan.Gainontzeko egunetan premia larria duen jendea bakarrik hartzen dute.Jende asko arropa bila joaten da. “Parrokia guztietan ez dazerbitzu hori eskaintzen, zonalde honetako jantzitegia Zumarragandago. Hori bai, arropa ematen dutenek hartzailea ez dela umiliatubehar pentsatu behar dute. Izan ere, batzuetan jendeak ezertarakobalio ez duen arropa ekartzen du”.
Caritasen, arropa emateaz gain, botikaklortzeko eta euren herrietara itzultzeko laguntza eskaintzen zaie,soldata aurreratzen diete… “Inori dirua eman aurretik, soldataedo Udalaren dirulaguntza duten jakiten saiatzen gara. Izan ere,dirua ez da gurea eta ezin dugu besterik gabe eman. Ahalik etahobekien banatzen saiatzen gara”.
Lau kanpaina egiten dituzte urteandirua lortzeko. “Gabonetakoa eta Korpusekoa izaten dira oparoenak.Gainontzeko biak irailean eta apirilean antolatzen ditugu,langabezian daudenei laguntzeko. Azken bi hauetan jasotzen dendiruaren erdia elizbarrutiari ematen zaio. Hori dela eta, Gabonetaneta Korpusean herritarrek eskaintzen diguten laguntzarekin lan egitendugu, batik bat. Dena den, laguntza nahikoa ez denez, elizbarrutiakdirua bidaltzen digu”, azaldu du Quesadak.
Izan ere, gero eta behar handiagoakomen dituzte. “Lehen baino askoz ere jende gehiago etortzen da. Nik14 bat urte daramatzat Caritasen. Lehen alargunen bat, langabezianzegoen bat edo beste… bakarrik etortzen zen. Egun arraza etaerlijio ezberdinetako jendea etortzen da. Bestalde, lehen ez zenbanandutako edo tratu txarrak jasandako emakumerik etortzen. Gizarteaasko aldatu da. Garai batean Udalek eta Aldundiak egun bainobaliabide gutxiago zituzten. Zerga gehiago ordaintzen ditugu, bainaeskubide gehiago ere baditugu. Zumarraga bezalako herri bateanbertakook Caritasera etorri beharra izango bagenu, gaizki geundeke…”.
Hala, Quesadarengana eta berekideengana kanpotik etorritakoek jotzen dute batik bat. “Caritaseraazkenekoetan azkenak etortzen direla esaten da. Hemengoek garaitxarretan familiaren babesa, langabeziako sorospena… dutelasuposatzen da. Dena den, bertako batzuk ere etortzen dira:senarrarengandik banandutako emakumeak, tratu txarrak jasandituztenak, langabezia-sorospena ez dutenak…”.
Ahalik eta harrera onena eskaintzensaiatzen dira. “Funtsezkoena harrera ona eskaintzea da. Izan ere,hona datozenak gaizki sentitzen dira. Ez dute diru premia bakarrik,baita etsipena ere. Oso istorio tristeak ezagutu ditugu eta askotanlur jota irteten gara hemendik. Dagoeneko denetik ikusi dugu, baitaaurrera egitea lortu duen jendea ere”.
Premia handirik ez dutenak ereinguratzen dira. “Batzuek ez dakite nora jo eta beste batzuek,berriz, gehiegi dakite. Eskaleak ere etortzen dira. Horiei harreraeta arropa besterik ezin diegu eskaini, hemen ez baitugu aterperik.Lehen ogitartekoa eta Donostiara tren txartela ematen zitzaien, bainazoramena izan zen: ehunka etortzen ziren. Norbait euren zain ezbadute, ez diegu dirurik ematen. Gainera gehienek soldata dute”.
Dena den, azkenaldian ez direla eskaleasko agertzen esan du. “Errumaniarrak daudenetik eskale gutxiagodaudela iruditzen zait. Nire ustez eliza atarietako tokia kendudiete. Errumaniarren artean mafiak daudela uste dut: asko etengabejoan eta etortzen dira eta ez dakigu zertan ari diren”.
Caritaseko kideek urte asko daramatzatejada lanean eta zaila da inork eurei adarra jotzea. “Berehalakonturatzen gara nor datorren gu engainatzera eta nor ez.Engainatzera datozenek euren burua salatzen dute askotan eurenjarrerarekin. Batzuk oldarkorrak dira eta hemen atea zabalik izatendugu… Beste batzuek, berriz, premia handia dute eta herritarrendiru laguntza behar dugu. Izan ere, dena geroz eta garestiagoa da”.