Hala, kirol honi izena aldatu beharkozaio: dirudienez hemendik aurrera zuzenagoa da gizaki proba deitzea.Gazteek hilabete pare bat daramatzate dagoeneko entrenatzen etamartxoa bukaeran lan egin zuten lehenengoz harriarekin. ‘Otamotz’aldizkaria bertan izan zen.
Martxoko azken ostegunean bederatziemakume elkartu ziren Zumarragako tren geltokian, eskualdeko gizonproba taldeek entrenatzen duten tokian. Ane eta Edurne Aierbeahizpek, Maixabel Aranberrik, Junkal Hernandezek, Amaia Juanenak,Iratxe Lopetegik, Nagore Maizak, Jone Rebolek eta AgurtzaneZubillagak adi-adi jarraitu zituzten Victor Charro eta ToribioKerejeta prestatzaileen aginduak. Beroketa ariketen ostean, harriarilotu eta lehen tiradak osatu zituzten. Ordurako Zumarragako taldekomutilak bertan ziren eta nesken lana arretaz jarraitu zuten.
Neskak egindako lanarekin gusturagelditu ziren, baina oraindik ez dute erabaki non eta noizestreinatuko diren jendaurrean. “Oraindik asko entrenatu behardugu, baina uste baino hobeto aritu gara. Hori bai, jakizu hurrengoegunetan gerria nola izango dugun!”, aipatu zuten txantxetan.
Kirol honek indar handia hartu du etaneskak gizonezkoen saioek piztu duten ikusmina ikusi ondoren animatudira. “Gizon probaren bultzatzaileek emakumezkoen taldea osatzeagustatuko litzaiekeela esan ziguten eta animatu egin gara. Gutakogehienok jarduera hau egiten duten mutilen senitartekoak edo lagunakgara”, diote.
Maiatzaren 1ean Legazpin saioa izangoda eta antolatzaileek neskek ere parte hartzea nahi zuten. Hauekgonbiteari uko egin diote, ordea. Izan ere, oraindik jendaurreanaritzeko “goizegi” dela uste dute. Toribio Kerejetaprestatzaileak emakumezkoak aurki estreinatuko direla uste du.“Indarrez ondo ikusi ditut eta argi dago euretako batzuk kirolarifinak direla. Nire ustez denbora gutxi barru trebatuko dira. Hala,hurrengo aukera suertatzen denean arituko dira jendaurrean”.
Maiatzaren 1ean, 19.00etatik aurrera,Goierri Garaiko lau taldeek saioa jokatuko dute Legazpiko KaleNagusian
Gizon probak sekulako indarra hartu duUrola Garaian. Lehen saioak 70eko hamarkadan izan ziren eta duela biurte garai hartan kirol hau egin zutenetako batzuek berreskuratzeaerabaki zuten. Orain arte tiraldi gehienak Zumarragako Euskadi plazanizan dira: 12 lagunez osatutako taldeek 1.700 kiloko harria arrastakaeraman dute.
Aro berriko lehen lehia 2007ko abenduahasieran jokatu zen: Urretxuko taldeak Zumarragakoari irabazi zion.Urtea amaitu aurretik errebantxa izan zen eta zumarragarrekurretxuarrek eta Ezkio-Itsasokoek baino plaza gehiago osatu zituzten.
Iaz, abuztua bukaeran, ezkiotarrekitsasoarrei irabazi zieten Itsasoko San Bartolome jaietan. Abenduan,berriz, legazpiarrek lehenengoz euren taldea ere lehian ikustekoaukera izan zuten. Urola Garaiko lau taldeak nor baino nor arituziren eta urretxuarrak nagusitu ziren.
Azken saioa otsailean jokatu zen.Zumaiako arraunlariek plazako errekorra hautsi zuten, zumarragarrenaurkako lehian. Aipatu bezala, hurrengo norgehiagoka Legazpin izangoda: maiatzaren 1ean, 19.00etan hasita, Kale Nagusian.
Oraingo honetan taldeak zazpilagunekoak izango dira eta 925 kiloko pisua izango duen porlanezkoblokea eraman beharko dute arrastaka. Kontuan izan behar da partehartzaileak hutsaren truke aritzen direla eta guztiek ez dutelabeharrezkoak diren entrenamendu guztietara joateko astirik.