
Irrintzi dantza taldeko kide guztiekparte hartuko dute larunbatean ospatuko duten dantza jaialdian.Helduen eta haurren artean, ehun bat lagun igoko dira Zelai Ariztiaretoko oholtzara arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Urretxukoeta Zumarragako kultur gidan 19:30erako iragarrita bazegoen ere,jaialdia ordu erdi lehenago hasiko da, 19:00etan. Sarrerak jasotzekoleihatila ordubete lehenago zabalduko dute. Ikuskizuna doan izangoda.
Lapurdiko kontradantzak dantzatukodituzte aurten. Horixe izango da berritasunik nabarmenena.Kontradantzen aurretik mutilek makil dantza egingo dute sarrera gisa.Inauterietako dantzak ere erakutsiko dituzte, Altsasukoa etaAbaltzisketako Txantxoena. Gainera, Axuri-beltza, Banakoa, Arkudantza eta beste ere egingo dituzte.
Aipatzekoa da, baita ere, IkerRodrigezek Oskorriren ezpata dantzarekin prestatutako koreografia.Horretarako herriko musikarien laguntza izango dute. Larunbatekojaialdian, dantza eta musika uztartzeaz gain, ikus-entzunezkoentzattartea ere egingo dute. Gainera, Bertso Eskolako kideen eskutikbertsoren bat edo beste entzuteko aukera ere izango dute ZelaiAriztin biltzen direnek.