Non jaio zinen?
Urretxun jaio nintzen. Bertan etaAramaion pasatu nuen haurtzaroa. Aita errioxarra zen, Egeakoa, etaama Aramaiokoa. Hemen jaio ez bazen ere, aita ere hemen hazi zen.Gure etxea Urretxuko zaharrena zen: Belaustegi plazan zegoen etaduela gutxi bota dute. Denok hor bizi izan gara.
Zertan lan egiten zuten gurasoek?
Aita saskigile aritu zen Eitzan etagero Orbegozon lan egin zuen. Ama gaztetan Donostiara bidali zutenzerbitzatzera eta bertan ezagutu zuten elkar.
Zenbat anaia-arreba zarete?
Hiru ahizpa gara. Zaharrena Ordizianbizi da eta bigarrena hemen. Ni gazteena naiz. Primeran moldatzennaiz eurekin. Amak elkartasunari garrantzia handia ematen zion etabeti oso harreman ona izan dugu.
Hirurak emakumezkoak izatea berezia alda?
Gu jaio aurretik amari bi mutiko hilzitzaizkion. Aita horrenbeste emakumerekin bizi behar izateagatikkexu agertzen zen batzuetan, txantxetan, baina berari ere askogustatzen zitzaion familiako bizitza: gurekin jolasten zuen, kartetanjokatzen irakasten zigun, eskolako lanak egiten laguntzen zigun…Ama jokamoldeaz eta garbitasunaz arduratzen zen gehiago. Elkarren osoezberdinak ziren, baina gustura errepikatuko nuke nire haurtzaroa:etxean barre asko egiten genuela gogoratzen dut. Dena den, nirebizitzako unerik gogorrenetakoak haurtzaroan bizi izan nituen. Biurte nituenean, Aramaion, askan erori nintzen eta izeba batek iaitota aurkitu ninduen. Beste batean, Donostian desagertu nintzen.Izebak bisitatzera joan ginen eta irratian entzun zuten agertunintzela. Irratira joan nintzenean, lasai asko aurkitu ninduten.
Haurtzaroaren zati handi bat Aramaionpasatu zenuela esan duzu.
Osaba-izebekin eta lehengusuekin egotennintzen. Hango bizimodua zoragarria zen, hemengoarekin alderatuta osoezberdina. Fruta hartzera joaten ginen, abereekin lan egiten genuen,ogia egiten genuen… askatasun handia genuen.
Non egin zenituen ikasketak?
Urretxuko mojekin. Oroitzapen oso onakditut. Oso bihurria eta erantzun zalea nintzen. Ikasle txarranintzen. Jolastea asko gustatzen zitzaidan, batez ere mutikoenjolasetan. Mojei madariak lapurtzen nizkiela gogoratzen dut. Garaihartan, halakoak belarrondokoekin ordaintzen genituen. Behin mojabatek “Mari Jose, Erregeek zer ekarri behar dizute?” galdetuzidan gazteleraz eta nik “Una caja de bombones para lospreguntones” erantzun nion. Sekulakoa eman zidan.
Zer ikasketa egin zenituen?
15 urterekin ez nuela gehiago ikasinahi esan nien gurasoei. Kontabilitate apur bat eta makinaz idaztenikasi nuen eta lanean hasi nintzen. Arranz altzari dendan lan eginnuen ezkondu nintzen arte: hasieran Abenidan eta gero Legazpi kalean.Oso gustura aritu nintzen. Jendearekin harremanetan, asko ikasi nuen.Jendeak bere arazoak kontatzen zizkidan eta harremanetarako trebeziahartu nuen.
Ezkondu zinenean utzi zenuen.
Hala da. Orduan nire beste bizitza hasinuen. Nire bizitza noria baten antzekoa izan da.
Noiz eta nola konturatu zinen jendealaguntzeko dohaina zenuela?
Nik ez dut dohaina denik esaten, gauzagarrantzitsua dela baitirudi. Bere lana egiten duen pertsona besterikez naiz. Neska koxkorra nintzela zenbait gauzez jabetzen nintzen,baina gai honi buruzko ezer entzun gabea nintzen eta ez nuen horretanpentsatzen. Zer galdetu behar zidaten asmatzen nuen, adibidez. Nirelehen semea hil zenean, gauzak aldatu ziren. Bezperan semea hilbehar zen susmoa nuela esan nion bizilagunari. Erditzea txarra izanzen eta haurra jaio eta ordu erdira hil zen. Aurrerago abortua izannuen. Ginekologoari barruan nuen haurra hilda zegoen sentsazioa nuelaesan nion eta hala zen.
Gogorra benetan…
Gogorrena nire bizipenak izan dira.Txantxetan hartzen saiatu nintzen eta senarrarentzat igarpen txikiakegiten nituen. Dena den, kontrol mental ikastaro bat egitera ere joannintzen. Proba batzuk egin zizkidaten eta irakasleak honetan lan eginbehar nuela esan zidan. Pixkanaka, jendeak nik esaten nituen gauzakgero gertatu egiten zirela jakin zuen eta niregana etortzen hasi zen.Lehen desagerpen kasua Ordesan erori zen gazte zumarragar batena izanzen.
Nola hartu zuten gainontzeko urretxuareta zumarragarrek?
Jende asko errepidearen beste alderapasatzen zen edota dendatik irteten zen nik begiratzeak beldurraematen zielako. Amorrua ematen zidan, betiko berbera bainintzen. Uneoro jendearengan pentsatzen ari nintzela uste zuten. Pertsonabatengan kontzentratzen banaiz berari buruzko gauzak ikusten ditut,baina beharrezkoa denean bakarrik egiten dut. Nire lana da etahoztasunez hartzen dut, nahiz eta desagertuekin asko sofritzen dudan.Erailak ere aurkitu ditut, baina ez dut nork hil dituen ikertzen.Hori ez da nire lana.
Nola laguntzen diozu zure etxeradatorren jendeari?
Desagertuaren izena eta abizenaeskatzen diet eta nondik atera den galdetzen diet. Lasai gelditzennaiz eta pelikula antzeko bat ikusten hasten naiz. Ez ditut datu askobehar. Are gehiago, ez zait desagertutako tokira joatea gustatzen.Izan ere, halakoetan igarleak gainontzeko guztiak direla dirudi: denabegiratu dutela edo nik diodan tokira heldu izana ezinezkoa delaesaten didate.
Gaixoak ere laguntzen dituzu.
Gaixotasun larriak dituen jendeaetortzen da normalean. Sekula ez diot inori esaten minbizia duela,medikuei errespetua zor baitzaie. Hori euren esku uzten dut.Ospitalean daudela, osatzen ez badira eta medikuak aurkitu ez duenzer edo zer ikusten badut, senitartekoei medikuei ikusi dudanaesateko esaten diet. Kasu gogorrak bizitzea tokatu zait. Bati edobesteri senitartekoa dagoen ospitaletik ateratzeko eta beste bateraeramateko esan behar izan diot. Makina kendu nahi zioten, baina nikbizirik ikusten nuen. Senitartekoa hil egin behar dela esatea eretokatu zait.
Zer diote medikuek?
Eurek ere errespetua eta beldurrasentitzen dute. Batzuek nire lanean sinesten dute.
Bezero gehiago ba al dituzu?
Ebaluazio garaian etxetik alde egitenduten ikasleek lan handia ematen dute. Egun bakarrean zazpi gurasoetorri izan dira, baina zorionez halakoetan beti bizirik agertzendira. Halakoak gertatzea normala da: seme-alabak nota onak ateratzekopresionatzen ditugu, baina desagertzen direnean dena barkatzen diegu.
Nondik etortzen dira zure bezeroak?
Batzuk oso urrutitik, baita atzerritikere. Batzuk famatuak dira eta odol urdinekoak ere baditut, baina ezzait izenak ematea gustatzen. Beraientzat lan egiten dudalako hobeanaizela uste daiteke, baina niretzat bezero guztiek balio berberadute.
Urretxu eta Zumarragako jende askoetortzen al da?
Bai. Hasieran ez zen hala, beldurrabaitzuten. Batzuek nire begiradak beldurra ematen ziela esan izandidate. Nik aldatu direnak eurek direla esan izan diet.
Era guztietako bizilagunak etortzen aldira zuregana?
Bai. Askok ez diote emazteari esaten,eta alderantziz. Lanari, maitasunari, ikasketei… buruz galdetzendidate batez ere. Erabaki bat hartu aurretik nire aholkua nahi dute.Etorkizunari dagokionez, urtebeterako bakarrik igarri daiteke.Luzatzea ez da komeni. Pertsona bati hemendik bi urtera istripua izanbehar duela esaten badiot, ni naiz bizitza kentzen ari zaiona. Ezdiot lasai bizitzen uzten.
Bezero aberatsak dituzula esan duzu.Zergatik jarraitzen duzu Urretxun?
Telebista saio bat egitea eskainizidaten, baina ni oso gustura bizi naiz hemen. Hemendik kanpo lanegitea erabakiko banu, familia utzi beharko nuke. Diru asko bidalikonieke, baina bakarrik egongo nintzateke. Zertarako eduki ditutsemeak? Eurekin egoteko. Ez dut diru asko behar, zoriontsua izateaeta besteei zoriontsu izaten laguntzea besterik ez dut behar.Madrilera, telebista saio batera, eraman ninduen taxilari batek nibezalakorik ez zuela ezagutu esan zidan. Umila nintzela esan zuen etanik panpina banintz bezala zaintzen ninduela erantzun nion: egarriabanuen gelditu egiten zen, autoko eta tabernako ateak irekitzenzizkidan, nik nahi nuenean alde egiten genuen…
Telebistako zein saiotan izan zara?
Ia kate guztietan izan naiz. ETBra eznintzen joan: Patriciaren saiotik deitu zidaten eta ez nuen horrajoateko gogorik.
Zer iritzi duzu telebistan agertzendiren igarleei buruz?
Errespetua diet. Ez dut eurenganpentsatzen. Jendeak eurengan fedea badu, onak izango dira. Interviúaldizkariak onena nintzela argitaratu zuen. Hiru pertsona aurkitzekoeskatu ziguten eta ni izan nintzen hirurak aurkitu zituen bakarra.Berriro aldizkarian irtetea eskaini zidaten eta ezetz esan nien. Ateasko irekiko zizkidatela esan zidaten, baina ez nuen nahi.
Urretxun gelditzea erabaki zenuen. Zerdiote senarrak eta semeek?
Bere garaian lokal batean lan egiteapentsatu nuen. Hala, bezeroak ez ziren etxera etorriko eta etxekoekintimitate handiagoa izango zuten. Oso ondo portatu dira nirekin etaoso ondo moldatu dira nire jardunera. Semeek txikitatik bizi izandute hau eta normala iruditzen zaie. Desagertu den norbait topatzeatokatzen zaidan bakoitzean, zortea opa didate.
Mutikoak zirenean, ez al zirenzelatatuko zenituen beldur?
Zelatatu ahal ditut, baina ez dut nahi.Euren bizitza gainontzeko guztiek bezala egitea nahi dut, nik ere ezbainuke nahi inork ni zelatatzea.
Erabiltzen al duzu zure dohaina zureonerako?
Mundu guztiari energia ona igortzeaatsegin dut. Pozgarriena inork minik ez sentitzea litzateke. Ez dutnire familiari zer gertatuko zaion jakin nahi. Ez da hori jakitensaiatu behar, sufrimendu handia ekar baitezake. Onena gertatu behardena gertatzea da. Erortzen bagara, altxatuko gara.
Bereziki eragin zaituen kasuren batgogoratzen al duzu?
Gogorrena herriko jendearekin lanegitea da, kale egiteari beldur handia baitiot. Dena den, kasu askoNafarroan gertatzen dira. Behin familia batek etxe bat erosi zuen,alabak gela huts batean argazki bat atera zuen eta argazkian gizonbat azaldu zen. Berari bakarrik gertatu zitzaion. Bertara joateko etani ere argazkia ateratzeko gogoarekin gelditu nintzen.
Zer iritzi duzu erlijioaz?
Jainkoan sinesten dut, gu bainohandiagoa den norbait dagoela uste dut. Irakatsi diguten erlijioan,ordea, ez dut sinesten. Elizara joaten banaiz ez dut gauza handiriksentitzen, baina errespetuz jokatzen dut. Dena den, batzuetan AitaGurea errezatzera joaten naiz. Gauero egiten dut otoitz.
Gai honekin bukatzeko, nolakoa izangoda 2009a?
Itxura txarra du, baina dena bainookerragoa jartzen ari gara. Azkenean gustatu egingo zaigu…Langabezia beti egon da. Emango diogu buelta. Urretxu Zumarraga bainotristeago ikusten dut, baina ez dakit zergatik. Gure herriez hitzegiteko garaian, tentu handiz ibili behar dut. Duela urte batzukautobus istripu bat egon behar zela esan nuen Kaixo aldizkarian. Osoargi utzi nuen ez zela gure herrian izango, baina hala ere gurasoaskok seme-alabak autobusean bidaltzeari utzi zioten.
Zer egiten duzu aisialdian?
Gurutzegramak egitea oso gustuko dut.Lanean denbora asko ematen dut, baina asteburuetan lagunekin egoteagustatzen zait. Jendearekin komunikatzea atsegin dut. Sekula eznintzateke hiri batera joango. Urretxu eta Zumarraga ez nituzkealdatuko. Hasteko, ez dugu semafororik. Horrek askatasun handiaematen duela iruditzen zait. Bestalde, bizilagun guztiok elkarezagutzen dugu eta adin guztietako jendearekin dut harremana. Horioso polita da.
Ba al duzu bete gabeko ametsen bat?
Auzitegiko mediku izatea gustatukolitzaidake. Bitan deitu didate, baina hemen nengoen eta ez nuenDonostiara garaiz heltzeko modurik. Giza gorputza barrutik ikustekoeta ezagutzeko aukera bikaina dela iruditzen zait. Seguru aski, bestezer edo zer ere egiteke izango dut oraindik. Nire nahirik handienainori kale ez egitea da. Nire lanean jendeari laguntzen saiatzennaiz, baina gehiago egin nahi nuke. Bestalde, nire semeei gehienamesten dutena lortzea opa diet.