Badirudi jendea oporretatik itzultzen hasi dela. Horien artean Osaba eta gaztetxeko kideak. Hori dela eta, wifiaz jardungo gara opor motz hauen erresakan.
Wifiaren inguruan mito asko zabaldu badira ere, egia da, tresna arriskutsua izan daitekeela segurtasunaren aldetik. Askok ez ditugu agian pasahitzak erabiliko gure etxeetako wifi sareetarako eta honela, ateak irekita uzten dizkiegu internetez apur bat besterik ez dakiten gure bizilagunei, gure sarea erabili eta bide batez, gure informazioa lapurtu diezaguten. Segurtasuna bermatzeko WEP edota egun atzematen zailagoa dena, WPA pasahitzak izan ohi ditugu gure modemetan. Hala ere, egia da, gure bizilaguna abila bada, hauek ere ken diezazkigula (nahiz eta hau nahikoa konplexua den). Hala eta guztiz ere, zuen sareak elkartasun keinu gisa ireki egin nahi badituzue, www.fon.com helbidean hau era seguruan egiteko modua aurkituko duzue, wifi sare erraldoia eraikitzera bidean doan komunitate foneroarekin.Alex Areizaga