Oier Aizpurua (Zarautz)
Gaua igarotzen da
konturatzerako,
baina bitarte hortan
gozatu bapo!
Zenbat taberna, pub ta
diskoteka antro,
neoizko argipean
dena da abstrakto…
Kinito ta zahato,
vodka eta Cointreau,
belar ta tabako,
dantza eta salto!
A ze gorputzaldiya
iganderako…
Ane Aierbe (Urretxu)
Buruak gauza bat esaten dit
eta beste bat bihotzak,
gorputzeko bi atal izanik
ezin inoiz izan hotzak.
Biak ditut nik horren ezagun
ta biak horren arrotzak;
buruak mugak jartzen dizkigu,
traba, beldur eta lotsak,
bihotzai kasu eginez gero
loratuko du larrosak.
Andoni Jaka (Zumarraga)
Buruak gauza bat esaten dit
eta beste bat bihotzak,
erabakirik ezin harturik
ze sentsazio arrotzak
zugan pentsatzen egun osoa
baina zertan egon lotsak
pausu aurrera beldurrik gabe
utikan izerdi hotzak.