Apirilaren 17an hasi zituzten Santa Barbarako taberna zaharra botatzeko lanak. Zaharra bota, berria egiteko. Izan ere, Santa Barbarako ostalaritza guneberriak 480 metro koadroko zabalera izango du guztira bi solairutanbanatuta. Berritze lanen aurrekontua 832.000 eurokoa da orotara etaEspainiako Gobernuak tokiko erakundeetan inbertsioak egiteko zabalduduen fondotik ordainduko da.
Lehenengo solairuak sukaldea, jantokia,taberna eta bi komun izango ditu. Tabernak eta jantokiak 91 metrokoadroko zabalera izango dute eta sukaldeak aldiz, 48 metrokoadrokoa. Bigarren solairuan aterpetxe bat egingo dute. Aterpetxeaktaldeentzako hiru logela handi, komunak eta dutxak izango ditu. Lanakaurrera doaz, baina esan bezala, Sanjoanetarako ez dira amaitutaegongo.