Barreterapia ikastaroa antolatu dumaiatzerako Zumarragako Udalak. Gaztelaniaz izango da, etaparte-hartzaileek barre egitearen onurak ezagutuko dituzte. Tokiakmugatuak dira, eta izena Zelai Arizti kultur etxean eman daitekejada. Ikastaroa doakoa izango da.
Maiatzaren 6an izango dalehenengo saioa eta hurrengo bi asteazkenetan jarraituko du,maiatzaren 13an eta 20an. Eskolak arratsaldeko 19:00etatik 21:00etaraizango dira. ‘Escuela de la Risa Inteligente’ taldeko Bharat Martinzumarragarra arduratuko da saioak gidatzeaz.