Datozen hilabeteetan Arcelor-Mittalenpresak Lan Erregulazio Espedientea aplikatuko du Zumarragakolantegian eta baita Gipuzkoan dituen lantegi guztietan ere.Produkzioa jaitsi egingo dute Zumarragako kasuan erdira.
Lantegi bakoitzak izango duenprodukzioaren kuota ezarrita, Arcelor-Mittal-eko arduradunek etasindikatuen ordezkariek Lan Erregulazio Espedientearen baldintzaekonomikoak zeintzuk izango diren negoziatzen hasiko dira. Lantegibakoitzean dagoen errealitatearen araberako baldintzak izango direlaesan dute, zenbat langileei eta zenbat egunez aplikatuko zaienespedientea lantegi bakoitzaren produkzioaren arabera ezarri beharkobaita. Espedientea asko jota urtebete luzatuko da.
- Arcelor-Mittal-ek Lan Erregulazio Espedientea aplikatuko du Zumarragako lantegian. (Goierriko Hitza)
Gaiari lotutako albiste gehiago otamotz.eus-en: