Arcelor Mittal altzairu ekoizleenpresak lana erregulatzeko espedientea (ERE, gaztelaniazko sigletan)aplika dezake bere lantegi guztietan, egunotan hainbat komunikabidekaurreratu dutenaren arabera. Euskal Herriko eta estatuko faktoriaguztietan (11.000 langile denera) lana murrizteko plana jartzekoasmoa luke zuzendaritzak, sindikatuen ordezkariei herenegunjakinarazi zietenez.
Arcelor Mittalek Zumarragan etaOlaberrian ditu lantegi bana. Munduko altzairu ekoizle handiena da.Iaz 6.390 milioi euroko irabaziak lortu zituen (%9 jaitsita).
Altzairuaren merkatuak «gainbehera»egin izana jarri du Arcelor Mittalen zuzendaritzak lanpostuak etalanaldiak murrizteko arrazoitzat. Espedientearen baldintzak etazenbatekoak negoziatzeko mahaia eratzeko nahia agertu duzuzendaritzak, sindikatuen ordezkariekin batera, datarik esan gabe.Asteartean zuzendaritzak eta sindikatuek egin zuten bilera lanhitzarmen kolektiboa eztabaidatzeko zen. Enpresak soldatak izozteaproposatu zuen bitartean, sindikatuek KPIa baino altuagoa litzatekeenportzentajea igotzea eskatu zuten.
Gaiarekin erlazionatutako beste hainbat albiste otamotz.eus-en:
- Arcelorreko langileek elkarretaratzea egingo dute gaur. (08/12/04)
- Arcelor Mittal enpresako lan egoera salatu dute sindikatuek. (08/11/24)
- Arcelor Mittalek 500 langile kaleratuko ditu. (08/11/14)