Apirileko V. Feria antolatu du Borealdantza taldeak. Andaluziako folklorearen erakusgarri izango da Feriaoraingoan ere. Dantzak nagusi, Zumarragako Boreal dantza taldeazgain, Gipuzkoako Andaluziako beste etxe batzuetako dantza taldeekparte hartuko dute eta herritar guztiei dantza egiteko aukera ereeskainiko diete. Feria trenbide gaineko zabalgunean ospatuko duteostiralean hasi eta igandera bitartean.
Ostiralean ‘ohorezko ardoa’
Bihar eguerdiko hamabietan, ekitaldiberezi batekin irekiko ditu ateak aurtengo Apirileko Feriak. BorealDantza Taldeak hamar urte bete ditu aurten, eta hori dela eta, hamarurte hauetan zehar taldeko partaide izan diren guztiak gonbidatudituzte, Udal ordezkariekin batera ‘ohorezko ardoa’ edatera.
Bertan elkartzen diren guztiek bazkariaizango dute ondoren eta seietan ekingo diote jaialdiari. Zortzietandantza librea izango da nahi duen guztiarentzat.
Larunbatean lehiaketak
Hamabi eta erdietatik aurrera zabalikizango da karpa musikarekin. Arratsaldean 17:30etik aurrera haur etahelduentzako sevillana dantzen lehiaketa izango da. Sevillana soinekotipikoen lehiaketa bat ere izango da ondoren. Aurreko eguneanbezalatsu, 20:00etatik aurrera dantza librea izango da guztientzat.
Igandean kanpokoei harrera
Urteroko moduan, kanpotik etorritakodantza taldeak izango dira Zumarragan. Aurten, Andoaingo ‘Triana’ eta’Amigos del Sur’, Irungo ‘Embrujo Andaluz’, Errenteriako ‘Concharociera’, Beasaingo dantza taldea, Lasarteko ‘Semblante andaluz’ etaDonostiako Dantzaka eskolako kideak izango dira gonbidatuak.
Eguerdian bertan bildutako guztiek etaUdal ordezkariek ohorezko ardoa edango dute berriro eta goizean nahizarratsaldean gonbidatutako talde guztien emanaldiak ikusteko aukeraizango da. Karpan egongo den tabernan Andaluziako ‘manzanilla’,pintxoak edo eta ogitartekoak izango dira egunero. Igande gauen’Salve Rociera’ delakoak emango dio amaiera V. Apirileko Feriari20:30 inguruan.