Jubilatuen kultur astearen xede nagusiaZumarragako erretiratuen egoitzan egiten dutena gizartera ateratzeada. Horregatik, aste honetarako antolatu dituzten ekitaldiguztietarako herritar denek ateak zabalik izango dituztela eman dutejakitera antolatzaileek. Aurtengoa dagoeneko, zazpigarren Aste Kulturala da.
Aste honetarako antolatutako saioenartean dantza eta musika izango dira protagonista. Poesiak, musikaketa jokoek ere tartea izango dute kultur astean. Gure Txokoko IrriMakila antzerki taldeak Zelai Ariztiko oholtzan antzeztuko ditu bereobrak, eta kanpoko dantza taldeek lagunduta dantzaldiak eta dantzatxapelketak ere egingo dituzte.
Egitaraua:
- Gaur: Guggenheim Museoari buruzko bigarren hitzaldia, Zelai Arizti kultur etxean, 17:30ean.
- Bihar: Guggenheim museora bisita gidatua.
- Maiatzak 6, asteazkena: aretoko dantzen erakustaldia eta poesia errezitaldia, Zelai Arizti aretoan, 18:00etan.
- Maiatzak 7, osteguna: abesbatzen emanaldia, Zelai Arizti aretoan, 18:00etan.
- Maiatzak 8, ostirala: bingo txapelketa, Gure Txoko jubilatuen etxean, 18:00etan.
- Maiatzak 9, larunbata: dantza txapelketa, Gure Txokon, 17:00etan.
- Maiatzak 10, igandea: dantzaldia, El Salvadorren, 18:00etan.
Argazkian: Gure Txokoko dantza taldea emanaldi batean.