Urretxu, Zumarraga, Legazpi etaEzkio-Itsasoko udalek, Uggasarekin, Urola Garaiko GarapenAgentziarekin elkarlanean antolatu dute seigarren urtez ‘Fokatu UrolaGaraia’ argazki lehiaketa. Ez da hau, dena den, argazki lehiaketasoila, garapen jasangarria bultzatu eta ingurugiroarekiko herritarrenkontzientziazioan eragitea baitira ekimenaren helburu nagusiak. Hala,urtero Agenda 21aren baitan landu den gaia proposatzen dalehiaketarako.
Ekitate falta
Ekitate falta da aurten lehiaketaraaurkeztuko diren argazki-lanek islatu beharreko gaia. Horren baitanulertu daitezke baliabideen eta aberastasunen banaketa, aztarnaekologikoa, pobrezia, justizia soziala, giza eskubideak eta honenondorioak edo eta globalizazioa, gosea, lan baldintzak eta gerrateak.
Lehiaketara aurkeztutako argazkiakaipatutako gaiak lantzeaz gainera, Urola Garaian bertan egindakoakbehar dute izan. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazkiaurkez ditzake, originalak eta aurrez inon argitaratu gabeak izangodirelarik. Paperean 40×50 neurrian eta CD formatuan aurkeztuko dirakartazal itxi baten barruan.
Maiatzak 29
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 29anitxiko da. Ezkio-Itsasoko udaletxera edo Uggasak Urretxun etaLegazpin dituen bulegoetara eraman beharko dira lanak. Hiru sariemango dira guztira. 300€, trofeoa eta diploma argazkionenarentzat, 200€ eta diploma bigarren argazki onenarentzat eta100€ eta diploma hirugarrenarentzat.
Sari banaketa ekainaren 5ean,Ingurumenaren Nazioarteko Egunean egingo da. Lekua, oraindik erezehazteke dago.
Informazio gehiago: