
Sortu berria da Urretxuko etaZumarragako Trikitixa Elkartea. Herriko trikitilari gazteek, alorhonetan zegoen hutsune bat betetzeko asmoz sortu dute elkartea. Etaelkarte bezala egingo duten lehen ekitaldi garrantzitsua da biharkoTrikitixa Eguna.
Egitaraua:
- 10:30 Herri ezberdinetako musika eskoletako haurrak Zelai Ariztin elkartuko dira. 12:30ak bitartean kalejira egingo dute bi herrietan zehar trikitixa eskuan.
Bitartean, bi herrietako tabernetan, triki-bertso-poteo herrikoia egingo dute. Kanpotik datozenei, euren trikitixa ekarri eta elkarrekin jotzeko gonbitea luzatu dute Trikitixa elkartetik.
- 12:30 Musika eskoletako haurren trikiti saioa.
- 14:15 Bazkari herrikoia Balentiña jatetxean. Bazkarirako txartelak Laket tabernan jarriko dituzte salgai datozen egunetan 25 eurotan.
- 17:30 Trikitixa jaialdia Urretxuko Labeaga aretoan. Txalapartariak, dantzariak (Lurra, Irrintzi eta dantzari beteranoak), bertsolariak eta nola ez, trikitilariek hartuko dute parte. Amaieran, Esteban Larrañagari omenaldia.
Gau osoan zehar ere trikiti doinuak ez dira faltako Zumarragan eta Urretxun.