
Datorren asteburuan egingo da bosgarren’Mundumira’ jaialdia, aurten Eskoriatzan. Munduko kulturen jaiaizatea du helburu eta horren harira hainbat dira antolatuta dituztenekintzak. Haurrentzako jolasak, munduko sukaldaritza motaezberdinak, munduko musikak bilduko dituzten emanaldiak, elkartasunegitasmoak eta artisautza produktuak izango dira ‘Mundumiran’.
Aurten baina, Zumarragaraino iritsikoda jaialdiaren itzala, asteburu honetan bertan, jaialdiaren aurrekarigisa, ‘Hiru Tenpluen Ibilbidea’ antolatu baitu Aloña MendiMendi Elkarteak. GR-120bidea jarraituz Loiola, Arantzazu eta Antiokotenpluak bisitatzea da helburua.
Ibilbide luzea da, 45 kilometroluzekoa, eta antolatzaileek iragarri dutenez 11 bat ordu beharkodituzte ibiltariek ibilbidea guztiz osatzeko. Goizeko seietan irtengodira larunbatean Eskoriatzatik. Informazio gehiago jasotzeko honakotelefono zenbakietara deitu behar da, tokiak mugatuak baitira: 902 1814 71 eta 943 79 64 63.