Josune Agirre zumarragarra ikastolako eta institutuko ikaslea izan zen.
Musika ikasketak bukatu aurretik Secundino Esnaola musika eskolan lanean hasi zen eta dagoeneko 22 urte daramatza bertan. Egun ikastetxeko zuzendaria ere bada. Ama musika zalea du eta bere bitartez hasi zen solfeoa ikasten. Ondoren, pianoa jotzen ikasi zuen. Musikari denbora asko eskaini behar zaiola dio. Horregatik, seme-alabak Secundino Esnaolan matrikulatu nahi dituzten gurasoei, haurrak eskolara gogoz joatea ezinbestekoa dela esaten die.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Musikaria.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Mendira joatea.
Bizitzeko toki bat?
Zumarragakoa naizenez, Zumarraga. Dena den, Urretxun oso ondo bizi naiz.
Gustuko mendia?
Urretxun bizi naizenetik Irimora joaten naiz askotan. Lehen Izazpira joaten nintzen gehiago.
Zein musika mota atsegin duzu gehien?
Klasikoa.
Zein da zure musikari edo konpositore kuttuna?
Bach.
Ba al dago jasan ezin duzun musika motarik?
Rock gogorra ez zait batere gustatzen. Senarrak eta biok ika-mikak izaten ditugu kontu hori dela eta. Autoan txandaka jartzen dugu musika. Alabak, berriz, denetik entzuten du.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Berdin zait. Guztiak.
Egindako azken oparia?
Bulegorako aulki bat aitari.
Eta jasotakoa?
Kirola egiteko arropa.
Data bat?
Santa Lutzi eguna. Gabonetan ezin izaten gara etxeko guztiak elkartu, baina Santa Lutzitan bai. Gainera, kaleko giroa bikaina izaten da.
Neska eta mutil izen bana?
Jone, alabarena, eta Martin.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Noticias de Gipuzkoa eta El Diario Vasco. Asteburuetan El País ere irakurtzen dut.
Gustuko telebista saioa?
Pelikulak.
Bereziki gorroto duzuna?
Futbola.
Liburu bat?
Ildefonso Falcones idazlearen La catedral del mar asko gustatu zait, baina liburu on asko daude. Irakurzalea naiz eta beti dut libururen bat eskuartean.
Pelikula bat?
Ez dago izugarri gustatzen zaidanik.
Soinu bat?
Pianoarena.
Usain bat?
Belar moztu berriarena eta mendiarena euria egiten duenean. Musika ikastetxearen kanpoaldean lorategi bikaina dugu eta primeran zaintzen dute.
Janari bat?
Denetik gustatzen zait, baina bereziki amak prestatzen duen gisatua.
Ura ala…
Sagardoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.