Lehen abestia pasatu, eta, egia esan,zer zen edo abesti horrek niretzat zein esanahi zuen gogoratzeakostatu zitzaidan. Baina Copa Rota entzun, eta konturatu nintzen: LosRodriguezen ‘Hasta luego’ (1996) zen. 1990eko hamarkadan hasi etaharen erdialdea bitartean atera zituzten abesti ederrenak biltzendituen diskoa da. Bikaina. Andres Calamaro maiteminaz, maitasunaz,gauaz, emakumeez, harremanez, beldurrez, alkoholaz, drogez… mintzoda. Bizitzaz, finean. Calamaro bere aura eta dotoretasun rockerohorrekin. Hain zuzen, rocka zuen oinarri talde hark; baina ez zieten,ez, nahasketei muzin egiten. Arima piztu zidaten berriro abestihoriek. Eta bada zerbait, ezta?
Igor Susaeta