Noiz eta nolatan joan zinen EstatuBatuetara?
2007ko maiatzean, Donostiako Ospitalekoliburutegian lanean ari nintzela, lankide batek RenokoUnibertsitateak Euskal Liburutegirako zuzendaria behar zuelajakinarazi zidan. Hasiera batean hara joateko pentsamendua zeharobaztertu nuen, aldaketa handiegia iruditzen baitzitzaidan bai kulturaaldetik eta baita hizkuntza aldetik ere. Baina egunak pasatu ahala,alde positiboak aztertzen hasi nintzen. Izan ere, ingeles mailahobetzeko aukera paregabea zen. Bestalde, profesionalki EstatuBatuetako liburutegien funtzionamendu eredua ezagutu eta ikasi ahalizango nuen, pertsonalki errepika ezin daitekeen abentura izatekoaukera zen… Curriculuma bidali nuen eta onartu egin zuten. Ondoren,telefonoz elkarrizketa egin zidaten. Hori prestatzeko, 15 egunezgogor jardun nuen ingeles eskoletan. Ziur nintzen ametsa hor bukatukozela, baina Renora joatera gonbidatuta nengoela zioen e-maila jasonuen. Han, azkeneko elkarrizketa izan nuen. Bi hilabeteren buruan,dei bat jaso nuen eta lanpostua nahi nuen galdetu zidaten. Iazkoapirilean Renorako hegazkina hartu nuen.
Zer aurkitzea espero zenuen?
Galdera hau oso labur erantzun dezaket.Dena eta ezer ez. Ezer espero eta ostera, lurralde honek eskaini nahizizkidan aukera guztiak aprobetxatzea zen nire desio bakarra.Beharbada horregatik sentitu nintzen hain eroso hasieratik.
Estatu Batuak espero bezalakoa al da?
Irudika nezakeena baina bereziagoa da.Reno, eta Nevada osoa orokorrean, western filmetako mendebal urrunadira. Maitatu nuen lehen gauza klima izan zen. Desertuko klimaaldaketak paisaian nahasketak eragiten ditu. Alde batetik Lake Tahoedugu, berde-berdea, eta bestetik desertu horia. Urtean zehar 300 egunbaino gehiagotan eguzkia ikusteko aukera dugu. Kaleko giroak ez duzerikusirik Europako herrialdeetan bizi denarekin eta zer esanik ezgure Euskal Herrikoarekin. Faltan gehien botatzen dudana kaleanibiltzea da. Hemen distantziak oso luzeak dira eta autoa behar danahitaez. Beste bizimodu bat ezagutzeko aukera dudala konturatubezain pronto, eskaintzen didanari etekina ateratzen diot.
Non bizi zara?
Unibertsitatearen ondoan apartamentubat alokatu dut. Erdigunetik oso urruti ez dagoenez, behar dudanguztia eskura dut.
Zer lan egiten duzu?
Euskal Liburutegiko zuzendarianaizenez, nire ardura liburutegiaren proiektu berriak kudeatzeko etabideratzeko baliabideak aurkitzea da. Ni iritsi bezain prontoUnibertsitatearen liburutegi orokorra beste eraikin batera eramanbehar izan genuen eta horretan ia urte erdia igaro dugu. RenokoEuskal Liburutegia Euskal Herritik kanpo dagoen liburutegigarrantzitsuena da. Jon Bilbaok sortu zuen, 1960ko hamarkadan,eta hemen garatu zuen bere Euskal Bibliografiaren atal nagusia.Renoko Euskal Liburutegian ditugun helburu nagusiak hiru dira: EuskalIkasketa Zentruko ikertzaileen informazio beharrak asetzea, euskaldiasporaren eta euskaldunek atzerrian egindako ibilbideareninformazio-gunea izatea eta euskal ikerketei buruz ingelesezargitaratzen guztia biltzea eta zabaltzea.
Nolakoa da zure eguneroko bizitza?
Oso bizimodu erraza dudala pentsatzendut. Horrelako leku zoragarri batean lan egiteak lanegunak arintzenditu. Lanordutik kanpo, Euskal Herrian egingo nituzkeen gauza berakegiten ditut: lagunekin afariak, kontzertu bikainak, Casinoen magiabizi… Asteburuak probetxu handikoak izaten dira. California horrengertu izanik, hilean behin edo bitan leku berriak ezagutzera joatennaiz. Renotik oso gertu sekulako parajeak ditugu. San Francisco,adibidez, 4 ordura dago. Bestalde, Nevadako desertuan bertanzoratzeko moduko paisaiak daude.
Harreman handia al duzu bertan bizidiren gainontzeko euskaldunekin?
Renoko girora horren azkar moldatubanaiz, hemen bizi diren euskaldunei esker izan da bereziki. Etxetikkanpo egonik, gutxieneko segurtasuna sentitzea beharrezkoa da.Euskaldunok oso ondo dakigu familia lagunekin ordezkatzen. EuskalZentroan aurkitu ditut lagun onenak. Bai pertsonalki eta baiprofesionalki asko ikasi dut beraiengandik. Beraiek egiten duten lanaeuskal mundua atzerrian zabaltzeko ezinbestekoa da.
Zer lan egiten du euskal diasporak?
Akademikoki, Renoko Euskal IkasketaZentruak euskal kultura mundu anglosaxoian ezagutzera ematen du.Beste erakunde batzuek, hala nola, NABOK (North American BasqueOrganizations), euskal nortasuna eta kulturari eusten diote jaialdieta bestelakoekin. Hain zuzen ere, datorren uztailean, Renon ospatukoda NABOren jaialdi nagusia. Jende uholdea espero dugu.
Zer somatzen duzu faltan?
Familia eta lagunak… Azken fineangure bizitza gure inguru sozialak markatzen du. Gauza materialakbaztertuta gelditzen dira. Beno, dena esan behar badut, patatatortila pintxoak faltan botatzen ditut!
Sarritan etortzen al zara Zumarragara?
Ba ez. Urtebetean behin bakarrik joannaiz: iazko azaroan.
Luzaroan gelditzeko asmoa al duzu?
Tamalez, Renoko Unibertsitateak arazoekonomiko larriak ditu eta bere aurrekontuak sekulako murriztapenajasan du. Honek programa eta departamentu askori eragin die. EuskalLiburutegia da horietako bat. Beraz, diru-laguntzarik izan ezean,euskal liburutegia liburuzainik gabe geldituko da uztailean.