Askotan haurdunaldia eta erditzea gogorrak dira jaio berriarentzat.
Mediku kontrolak egiten ditugun bezala, kontrol osteopatikoak egitea ere ez litzateke gaizki etorriko, gerora haurrak sofritu ditzakeen arazo asko ekiditeko. Hona hemen arazo hauetako batzuk: kolikoak, idorreria, estrabismoa, otitisa, lo egiteko arazoak, tortikolisa, asma… Alterazio hauek askotan gorputzeko artikulazioren batean mugikortasuna falta delako ematen dira eta osteopatiak hor egiten du lan. Eskuen bidez burututako teknika atseginak erabiltzen dira haurrari dagokion oreka itzularazteko. Eragingarriena tratamendua lehenengo 6 hilabeteetan aplikatzea da, etapa honetan jaio berriaren hezurrak bigun eta moldakorrak baitira. Zenbait kasutan osteopatarengana joatea bereziki onuragarria da: ume goiztiarren kasuan, forzeps, bentosa edo zesarea bidez jaiotakoa denean, ipurdimasailaz edo hankaz jaio bada, erditzea gogorra eta luzea izan denean… Ez dugu ahaztu behar haurdunaldiak eta erditze prozesuak amarengan ere baduela eragina eta prozesuan sortzen diren lesioak osteopatiaren bidez tratatu daitezkeela.
Deiane Perez
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide