Hala, gehienek Liverpoolen hamaikakoabere herriko taldearena baino hobeto ezagutzen dute. Zorionez, tokiantokiko klubek badituzte oraindik jarraitzaile fidelak. Horietako batArgixaora joaten da hamabostean behin 1971n Urola taldea sortuzenetik. Francisco Plaza da bere izena.
Erreportaje honetako protagonista ezzen futbol zaletua, bazkide egitea eskaini zioten arte. Talde horiabakarrik jarraitzen du. “Gaixo edo kanpoan egon naizenean bakarrikegin dut kale. Lehen Urolak kanpoan jokatzen zituen partidagehienetara ere joaten nintzen. Gutxik ikusiko zituzten nikbezainbeste norgehiagoka”, dio.
Izan ere, berarekin batera bazkide eginzirenetako asko dagoeneko ez dira Argixaora joaten. “Batzuk zahartuegin dira, beste batzuk hil egin dira… eta ez dago erreleborik.Gazteak ez dira partidetara etortzen. Harmailak hutsik ikusteak penahandia ematen dit, lehen urteak sekulakoak izan baitziren. Jende askojoaten zen eta asko animatzen zuten, nahiz eta instalazioak oraingoak baino askoz ere kaxkarragoak ziren. Zenbat aldiz busti otegaren… Garai hartan ez zegoen harmailarik eta hesiaren ondoanjartzen ginen, aterkiarekin, zamarrarekin eta botekin. Sekulakohaizea egiten zuen, baina eutsi egiten genion”, azaldu du.
Tribuna eraiki zenetik, erdi-erdianeseri da: zuzendaritzarentzat egokitutako tokian. “Horrenbesteurtetan gorriak ikusi eta gero, orain etxean bezain eroso gaudelairuditzen zaigu. Argixao estadio zoragarria da. Lehen belar naturalazuen eta berehala sekulako lokatza egiten zen”, oroitzen du.
Inork baino hobeto ezagutzen duZumarraga eta Urretxuko klubaren historia. Izan ere, partidetan notakhartzen ditu. “Datu guztiak gordeta ditut. Badakit Urolak zenbatpartida jokatu dituen eta baita zenbat gol sartu dituen ere.Titularren, ordezkoen eta golegileen izenak apuntatzen ditut, besteakbeste. Klubak berak baino informazio gehiago dut, seguru aski.Argixaora koadernoa eramaten dut eta kanpoko partidetako datuaklortzeko klubeko jendearekin harremanetan jartzen naiz. Denboraldibakoitzaren amaieran datuak garbira pasatzen ditut”, azaldu du.
Ikusi dituen ehunka partidetatik,Ondarroan jokatu zen bat gogoratzen du bereziki. “Euren zelaiaibaiaren ondoan zegoen eta itsasoa behean zegoenean jokatu beharzuten. Egun hartan gaizki kalkulatu zuten eta partida bukatu baino 20minutu lehenago ura zelaian sartzen hasi zen”.
Beste pasadizo bat bi herriotakojarraitzaileen sutsutasunarekin lotua dago. “Azpeitian jokatu zenpartida batean, Urolaren jarraitzaile batek epailea jo zuenaterkiarekin azken hau aldagelan sartzen ari zenean. Azpeitiarrekgure bizilaguna zelaitik atera zuten iskanbila handitu aurretik”.
Dena den, norgehiagoka gogoangarrienakHirugarren Mailara igotzea lortu zuen taldeak jokatu zituenak dira.“Izugarria izan zen. Urolak sekulako taldea zuen”. Lehenjokalarientzat ere hitz onak ditu. “Luis Madariaga eta Anton Iturbejokalari bikainak ziren. Batek erdiratu egiten zuen eta besteakburuarekin errematatzen zuen. Eurak zelaian zeudenean apustua ez zenirabazi ala galduko genuen, baizik eta zenbat gol sartu behargenituen. Pacorro tabernan sekulako apustuak egiten ziren etadenboraldi batean 100 gol baino gehiago sartu zirela oroitzen dut”,azaldu du.
Egungo jokalariei dagokienez, oraindikez du kuttunik. “Aurten mutil gazte asko daude eta eurekinpazientzia izan behar da. Dena den, apur bat etsita nago, arearaaskotan heltzen diren arren, baloia gutxitan sartzen baita atean.Beti izan dugu jokalari erabakigarri bat eta egun ez dut halakorikikusten”, dio tristura apur batez.
Igandeetan Francisco Plazaren aurpegiabegiratzea besterik ez dago Urolak zer egin duen jakiteko. “Zaletasunhandia dut eta batzuetan ilusioa galtzen dut. Partida irabaziko dugunilusioaz joaten naiz beti futbol zelaira, baina gero burumakuritzultzen naiz etxera. Emazteari futbola gustatzen ez zaionez,nahiago izaten dut etxean ezer ez esan”, aipatu du Urolarenjarraitzaileak.
Zorionez, futbol kontuetarako bestebikotekide bat du: Josetxo Goenaga. “Lagun oso onak gara etahasiera-hasieratik elkarrekin joaten gara partidetara. Berak ere askosofritzen du Urolak galtzen duenean. Bera da Argixaon notak hartzenditudala dakien bakanetakoa. Jokalari batzuek ere badakite, eurenibilbidearen laburpena oparitu baitiete erretiratu direnean. Izanere, lehengoekin hartu-eman estua nuen”, amaitu du.