
Urretxu, Zumarraga, Legazpi etaEzkio-Itsasoko udalek, Uggasarekin, Urola Garaiko GarapenAgentziarekin elkarlanean antolatu dute seigarren urtez ‘Fokatu UrolaGaraia’ argazki lehiaketa.
Ekitate falta
Ekitate falta da aurten lehiaketaraaurkeztuko diren argazki-lanek islatu beharreko gaia. Horren baitanulertu daitezke baliabideen eta aberastasunen banaketa, aztarnaekologikoa, pobrezia, justizia soziala, giza eskubideak eta honenondorioak edo eta globalizazioa, gosea, lan baldintzak eta gerrateak.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 29anitxiko da. Ezkio-Itsasoko udaletxera edo Uggasak Urretxun etaLegazpin dituen bulegoetara eraman beharko dira lanak. Hiru sariemango dira guztira. 300€, trofeoa eta diploma argazkionenarentzat, 200€ eta diploma bigarren argazki onenarentzat eta100€ eta diploma hirugarrenarentzat.
Sari banaketa ekainaren 5ean,Ingurumenaren Nazioarteko Egunean egingo da. Lekua, oraindik erezehazteke dago.