Laugarren urtea beteko du igandeaneskualde mailako Trena-Bizikleta jaiak. Aurtengo leloak esaten duenbezala “Autoa etxean utzi igo trenera eta goza ezazu bidaia…azkar, seguru, berde, sozial, eroso, merke eta osasuntsu batez”,autoa etxean utzi, eta bestelako garraioen erabilpena herritarrenartean bultzatzea da helburu nagusia.
Goizeko 10:00etan Zumarragako trengeltokian egin dute hitzordua antolatzaileek, bertan, beste herribatzuetatik trenez datozenekin elkartzeko. Ondoren prestatua duten 24kilometro eta erdiko ibilbideari ekingo diote. Eskualdea zeharkatzenduen bidegorritik, Zumarragatik Urretxura eta Legazpiko Mirandaolaparkerainoko bidea bizikletaz egingo dute parte hartzaileek. Bertanogitartekoa, freskagarriak eta Euskal Burdinaren Museoa bisitatzekoaukera izango dute txirrindulariek.
Tren txarteletan deskontuak
Zumarragara trenez gerturatu behardutenek, hilaren 30a baino lehen egin beharko dute txartelarenerreserba Renfeko edozein geltokitan. Aldez aurretik txartelaeskuratzen dutenek, %40ko deskontua izango dute. Era berean, partehartu nahi duen orok, Uggasara deituta baieztatu beharko du partehartzea 943 725829 edo 943 725830 telefonoetan.
Kontutan hartzeko oharrak:
- Ekimenak irauten duen bitartean Telleriartetik Brinkolarainoko bidea, bizilagunentzat soilik egongo da irekita. Gainontzekoek, Udanako bidegurutzetik sartu beharko dute Brinkolara.
- Bertan garajean (industrialdean) eta Azpikoetxen autoak aparkatzea debekatuta egongo da, txirrindulariak eroso igaro daitezen bertatik.
140 bat lagun
Pasa den urtean 400 lagunek izena emanazuten arren, 140ek hartu zuten parte Trena-Bizikleta jaian. Egin zueneguraldi txarrak eragina izan zuela parte hartzeari dagokionean,baina antolatzaileak gustura gelditu ziren lortutako kopuruarekin.Hori bai, aurten kopuru hori gainditzea espero da.
Argazkiak: 2008ko Trena-Bizikleta jaia