Urepel herritxoan, Xalbadorrenjaioterrian ekingo diote ibilbideari, han ibaiaren paretik Alduderajoateko. Hortik aurrera baserri artean maldan goran joanez Elhokadilepora iristeko. Mendi lerroaren bizkarrean, alde batera Aldudebailara eta bestera Baztan ikusteko aukera izango da. Gainez-gainbizkar lerroa Hego-Mendebalderantz jarraituz, ikusmira zabala etaederraz gozatzeko aukera izango da: bi bailaretako lur sail eta basoberdeak eta inguruetako mendien tontorrak ere azalduko zaizkigu(Auza, Adi, Gorramendi, Saioa….). Argibeleko tontorrera iritsiaurretik “Harrikilinka” ikusteko parada izango dute mendizaleek.Ondoren Alba-Aitzera zuzenduz eguneko gailur altuena egingo dute.Elizondora jaitsiz amaituko da ibilaldia.
Izena eman daiteke dagoeneko GoierriKirol Elkarteak Labeaga kalean duen egoitzan. Bazkideek 12€ etabazkide ez direnek 15€ ordaindu beharko dute. Irteera, igandeangoizeko 7:00etan izango da Goierri Kirol Elkartearen egoitzatik.
Argazkia: Urepel