Gaur 12:30ean kamioi batek istripuaizan du Antzuolan (Debagoiena, Gipuzkoa), Gi-632 errepidean,Uzarragako bidegurutzearen inguruan. Bidetik irten, bazterra jo etairauli egin da ibilgailua, eta gidaria irten ezinik geratu dabarruan. Suhiltzaileek joan behar izan dute erreskatea egitera, bainaaskatu eta minutu batzuk geroago tokian bertan hil da, HerrizaingoSailak jakinarazi duenez. Trafikoan arazo handiak sortu dituezbeharrak. Zumarraga-Urretxu eta Antzuola arteko errepidea binoranzkoetan itxi egin du Ertzaintzak, Deskarga mendatea erabiliezinik dago beraz. Trafikoa Udanatik (Legazpi-Oñati)desbideratu dute, Gi-2630 errepidetik.
Argazkiak: goiena.net