Antigua Abesbatzak lehiaketarenhamaikagarren ekitaldia larunbatean, hilak 30, izango da Zumarragan.18:30etik aurrera Antioko baselizan lau abesbatzak kantatuko dute.
Lau abesbatza lehian
Larunbateko saioan parte hartuko dutenkoruetatik bi ahots berdinekoak izango dira: Gasteizko Crescendoabesbatza, Inma Arroyok zuzenduta; eta Zaragozako Enchiriadis korua,Jorge Apodacak zuzenduta. Crescendo haurrek eta gaztetxoek osatutakoada, eta Zaragozakoan partaide guztiak emakumeak dira.
Bestebi koruek ahots nahasiak dituzte. Durangoko (Bizkaia) Amillenaabesbatza, Jose Luis Ormazabalek eta Jon Ugarrizak zuzendua; etaMadrilgo Xenakis korua, Joaquin Cachon zuzendari duena. Bakoitzakhiru abesti kantatuko ditu.
Lehiakide gutxiago
Lehiakide gutxiago izango ditu aurtenAntion egiten den lehiaketak, izena eman zuten koruen arteanaukeraketa egin baitute. Larunbatean irabazle suertatzen denakdatorren urtean Alacanten izango den estatu mailako lehiaketanordezkatuko du Antigua Abesbatzak lehiaketa.
Jaialdiarenegitarauan lehiaketako koruek kantatuko dute lehenengo. Ondorengonbidatutako abesbatzak eskainiko du emanaldia. Izaro abesbatzaaukeratu dute aurten, ETB1eko Oh Happy Day programan finalista izanzena.
Antigua Abesbatzak lehiaketan lau koruk abestuko dute larunbatean. (Goierriko Hitza)
Pasa den urteko Antigua Abesbatzak lehiaketari buruz otamotz.eus-en:
- Antigua Abesbatzak Sari Nagusia izango da asteburuan.
- Leioako “La Kantoria”k eskuratu du Zumarragako Sari Nagusia.
Argazkia: pasa den urteko taldeirabazlea