Mendi martxa honek, izaera nafarraaldarrikatzea du helburu, baita bide batez, Euskal Herrikohistoriaren pasarte batzuk ezagutzea ere. Horixe da, ‘Goierri etaTolosaldeko nafarrak’ taldeak antolatu duten ekimen honen xedenagusia.
Lekaio Kultur Elkarteak bere aldetik,2008an egin bezala, aurten ere bat egiten du aldarrikapen horrekineta mendi martxa hau zabaltzen, antolatzen, eta parte hartzen lagundudu.
Ausa gaztelua
Ausa-gaztelu Aralarko mendilerroandagoen mendi baten izena da, Txindoki mendiaren aurrean dago. Bereizena, bertan egon zen gaztelu batengandik datorkio, Nafarroaerresumaren defentsarako gaztelua zen. Gaztelu honek, Eniriokogaltzada babestea zuen xede eta Goierri eskualdea eta Irurtzun herrinafarra lotzen zituen. Egun, mendiaren tontorrean, oraindik bertanegon zen gazteluaren hondarrak ikus daitezke.
Lekaiok, herritar guztiak animatu n ahiditu ekimen honetan parte hartu dezaten. Igandean, goizeko 9:30eanGernikako Arbola plazan egin dute hitzordua, elkarrekin Larraitzera10:00etarako iristeko.
Egilea: Lekaio Kultur Elkartea