Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Mabrouk El Mechri.
- Gidoilariak: Frederic Benudis, Mabrouk El Mechri eta Christophe Turpin.
- Antzezleak: Jean-Claude Van Damme, François Damiens, Zinedine Soualem, Karim Belkhadra.
- Herrialdeak: Frantzia, Belgika eta Luxemburgo.
- Urtea: 2008.
- Iraupena: 105 min.
Filmari buruz
Filmaren haserako premisa ezinorijinalagoa da: Zer gertatuko litzateke banandu berri denJean-Claude Van Damme atsekabetu bat bere ama bisitatzera joan etabanku lapurreta batetan nahastuko balitz? Halaxe hasten da JCVD, izarhandi izandako Van Dammen irudiaren ikuspegi fresko, gertu etaezezagun bat aurkezten duen biopic faltsua.
Filma desagertzeko zorian dagoenantzezle hau gizatiartzeko estrategia zorrotz eta burutsua da,galtzeko ezer eta irabazteko asko duen norbait dela kontutan izanda.
Filmak gizon heldu, nekatu, zahar bat(zenbait gauzetarako behintzat) irudikatzen du, pelaje ezberdinekohainbat arazoetan murgilduta dagoena, itotzetik gertu gainera, ezdirudielako egoerari buelta emateko gai denik. Guzti honen gainhalere, bere sorterri den Belgikako jarraitzaileekin tratu hurbilaeta benetan atsegina izateko gai da.
Txalogarria da aldi berean Van Dammeberak film hau egiteko izandako ausardia, zeren, nahiz eta gidoiakmitoaren atzean dagoen gizona goraipatzen duen, bere zinemaibilbidearen aurka jotzen du eta bere buruaz eta bere bizitzako azkenurteez barre egin beste irtenbiderik begirada atzera zuzentzean.
Izan ere filmaren ezaugarriazpimarragarrienetakoa, pertsonaiaz aparte, begi bistakoa den umoreonaren atzean, isil-isilean, ageri den maltzurkeria puntua da. Lehenbegiradan akzio eta lapurreta filmetako parodia itxura izanik ere,han hemenka inori zuzenduta ez doazen “errakadutxoak” uzten ditufilmean zehar Mabrouk El-Mechrik.
Filmaren beste ezaugarri nagusia jeneroezberdinen saltsa bikain nahasten duela da, bai gidoiari dagokionez,baita teknikoki ere. Batzutan akzio film hutsaren gustua du, bestetandrama eta komedia puntu bat nabari zaio argi, eta ederki uztartzenditu zuzendariak osagai guztiak. Eta halako aldakortasun etabarietateari esker filma erabat freskoa eta lotsagabea da, etaikuslea bereganatu, alaitu eta zur eta lur uzten du.
Beraz bai Jean-Clauden jarraitzaileeieta aurkakoei zuzenduta dago. Dinamikoa, ikusgarria, dibertigarriaeta hunkigarria, urte honetako sorpresa handienetakoa kultuzko filmbilakatu da.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15