Datorren astean aldaketa berri batzukeramango ditu aurrera Urretxuko Udalak Pagoeta eta Isabelekobidegurutzean. Urtarrilean gune hauetan bertan egindako hobekuntzak osatzera datozen neurri berri hauekin, oinezkoen segurtasuna handitunahi da, bidegurutzean ematen den trafikoa arintzeaz bat.
Urtarriletik hona, Labeagatik Isabelekobidegurutzera heltzen diren kotxeek galarazita dute ezkerraldera,Zumarraga aldera, hartzea. Neurri honek bere horretan jarraituko duhemendik aurrera, baina beste neurri bat ezarriko zaio. Ekainetikaurrera, Zumarragatik datozenek ezi dute ezkerretara hartzerikizango, hau da, ez dute Ipeñarrieta kalera sartzerik izango. Neurrihau eraginkorra izan dadin, Isabeleko bidegurutzean, ZumarragakoSecundino Esnaola kalearen bukaeran oinezkoentzako babesgune bategingo da, sarrerako eta irteerako bideak bereizteko. Puntu honetanbertan zebrabide berri bat egingo da, Labeaga eta Ipeñarrieta kalekoatari bakoitiak lotuz.
Pagoeta kalean egindako azkenaldaketaren ondorioz, Ikastolatik jaisten diren kotxeek ez daukateezkerretara hartzerik, Labeaga aldera alegia. Neurri honek indarreanjarraituko du hemendik aurrera ere, eta zebrabide berri bat jarrikoda Ainhoa tabernaren parean.
Momentuz, obrak behin behinekoak izangodira, eta zebrabideen aurrean gomazko sakaguneak jarriko dira autoenabiadura moteltzeko. Udan inguruko kotxe kopurua asko txikiagotukodenez, lanak osatzeari ekingo zaio, zebrabideak altxatu eta inguruakondo egokitu.
Aldaketa hauen ondorioz, asteburuetanLegazpirako autobusa ez da Berriki parean gehiago geldituko,geldiune bakarra Zumarragako geltokia izango delarik.