Zumarragako Udalak diseinuarkitektonikoa eta eduki museografikoak izango dituen eta Antioradatozen bisitariei harrera egin eta interpretazio zentro izango deneraikinaren aurreproiektu mailako ideia lehiaketaren epaimahaiarenerabakia jakitera eman du gaur, Zelai Arizti kultur etxean egindakoagerraldian. ‘Zumarraga, Antioren bihotz’ lelopean aurkeztu daproiektua.
Agerraldian lehiaketaren nondiknorakoak azaldu dituzte eta ordain-sariak ere banatu dituzte. Lehensaria, Ventura+Llimona, Taller d´arquitectura i dissenyS.L.P.-ri egokitu zaio. Honez gainera, bi aipamen berezi ere egindira, Donostiako ‘ Vaumm’ arkitektura estudioarentzat izan da etabestea Iruña eta Bartzelonako ‘Alcolea y Tárragoarquitectos estudio’ rentzat.
Amaiatzeko, Salvador Ventura de Blaseta Pau Llimona Broto-k, Ventura+Llimona, Taller d´arquitectura i disseny-koarduradunek proposamen irabazlearen aurkezpen ofiziala burutu dute.
Erakusketa
Lan irabazlea jendaurrean ikusgai jarridute ekainaren 7a arte, Zelai Arizti kultur etxean bertan.Bisitakegiteko ordutegia ohikoa izango da:
- Astelehenetik ostiralera: 10:30 – 13:00 eta 17:00 – 20:00.
- Larunbatetan: 10:30 – 13:30 eta 18:30 – 21:00.
- Igandeetan: 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00.